Hassana Lualiren heriotza salatu dute Tolosan

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko urriaren 2a

Tolosaldea Sahararekin elkarteak eta Tolosaldeko diasporako sahararrek egin zuten deialdia, mobilizaziorako.

Joan den astean hil zen Hassana Luali gazte sahararra. Haren heriotza eta Saharako preso politikoena salatzeko elkarretaratzea izan zen, atzo, Trianguloan plazan.

Tolosaldea Sahararekin elkarteak eta Tolosaldeko diasporako sahararrek antolatu zuten mobilizazioa, eta Mendebaldeko Sahararentzat autodeterminazioa eta independentzia aldarrikatu zituzten oihu artean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!