Aurrelari tolosarrak lehen mailan lortzen zuen lehenengo gola izan zen asteazkenekoa. "Une horretan ez nuen pentsatu txuleta nuenik, baina telefonoz lagunek mezu mordoa bidali zizkidaten". Oso pozik da Eibarko jokalaria egin duten hasiera onarekin: "Demostratu dugu gai garela talde handiei aurre egiteko, eta ez garela maila erraz galduko duen taldea. Ea indarrak irauten digun" azaldu du.