EH Bilduk Kutxabanken inguruko hitzaldia eskainiko du gaur

Tolosaldeko Ataria 2014ko irailaren 29a

19:30ean hasiko da saioa, kultur etxean.

Euskal Herria Bilduk Kutxabank kasuaren inguruko hitzaldia antolatu du, gaurko. Saioa Tolosako kultur etxean izango da, eta Antton Izagrirre eta Ainhoa Beola izango dira hizlariak, Badugu alternatiba: Kutxabank publiko & soziala izenburupean.

Besteak beste, EAJ-PNV, PSE eta CCOOren eredua eurenarekin alderatuko dute, "familia eta herritarren beharrei erantzuteko, udalei eta jarduera ekonomikoari laguntzeko, etxegabetzeak ez burutzeko, IRPHa ezabatzeko eta gizarte ekintza bultzatzeko" kutxa defendatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!