Pertsona gorrentzako mugak ezabatzen joan behar direla aldarrikatu dute

Ataria 2014ko irailaren 27a

Pertsona Gorren Nazioarteko Eguna ospatu dute Tolosan eta bukaera eman diote XI. Sentsibilizazio Asteari. Gainditzen elkarteak antolatu ditu ekitaldiak, eta gizartea gorren komunitatearekiko gero eta sentsibilizatuagoa dagoela dioen arren, oraindik lanean jarraitu beharra dagoela nabarmendu dute.

Trianguloa plazan postu bat jarri du Gainditzen elkarteak eta bertan aritu da Dinbi Danba batukada, pertsona entzuleen arreta erakartzeko. Marrazki lehiaketako sari banaketa ere egin dute bertan. Hori eguerdian izan da, eta arratsaldean, Hirukide ikastetxean, Joseba Ilunbe futbol jokalariari omenaldia egin diote, Europako txapelduna izan berri baita. Bertan, pertsona gorren eta entzuleen arteko futbol partida jokatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!