Alliri auzoko jaietan 80 pertsona elkartu dira bazkaltzeko

Ataria 2014ko irailaren 27a

Tolosako Alliri auzoan bertako festak bzitzen ari dira. Atzo hasi ziren eta gaur emango diote amaiera. Paella bazkarirako 80 pertsona elkartu dira. Eguerdian egin duten patata tortilla lehiaketa Milagros Goizuetak irabazi du.

Haur jolasekin hasi dute gaurko eguna eta auzoko gaztetxo guztiak batera eta bestera ibili dira korrikan, taldekako joko bat eginez. Ondoren, patata tortilla lehiaketa egin dute, eta bertan Milagros Goizuetak eraman du saria: bi pertsonenatzako afaria. Gustura agertu da Gozueta sariarekin, eta beste behin Altzon arkumea menestran prestatuz saria bat irabazi zuela azaldu du.

Arratsaldean zehar eta gauean beste hainbat ekitaldi izango dira: haur karaokea, buruhandiak, txokolate jatea, toka txapelketa, sardiana jatea, karaokea eta Locak DJ Session.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!