Herritarrei ateak zabalduko dizkiete, bihar, Iurreamendi egoitzan

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko irailaren 25a

Hirugarren adineko etxea barrutik ezagutzeko harrera egingo diete, bertaratuei, udaleko nahiz egoitzako arduradunek.

Tolosako Iurreamendi egoitzako ateak zabalduko dizkiete, bihar, herritarrei. Hirugarren adinekoen egoitza barrutik ezagutzeko aukera eskaini nahi dute, horrela.

Beraz, 17:00etan hasita, Iurreamendiko zuzendaritzako kideek eta Tolosako Udaleko ordezkariek harrera egingo diete eraikina ezagutzera bertaratzen diren herritarren. Ondoren, osteratxo bat emango dute kanpoko lursailetan, eta mokadutxo bat ere eskainiko diete herritarrei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!