'Koadro' flamenkoa, euskal ukituarekin

Ataria 2014ko irailaren 25a

Mugan ikuskizuna eskainiko dute bihar, ostirala, hainbat artistek Tolosako Leidor aretoan, flamenkoa oinarri hartuz eta horrekin beste estilo batzuk uztartuz, tartean euskal jatorrikoak. Granadan bizi den David Colomo gitarra jole tolosarrak jarri du martxan proiektua. Ataria irratian izan dira Colomo, Elene Arandia eta Izaskun Lazkano, eta emanaldian entzungo denaren zertzeladak utzi dituzte Colomok gitarrarekin eta Arandiak ahotsarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!