Datorren urteko egutegirako irudiak hautagai, Aranburun

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko irailaren 24a

Tolosako Udalak eta Tolosagasak elkarrekin antolatu dute, aurten ere, hurrengo urtarriletik aurrera Tolosako etxeak beteko dituzten egutegirako argazki lehiaketa; erakusketa ikusgai da, jada, Aranburu jauregian.

Tolosa aunitza. Tolosa munduan, mundu bat Tolosan gaia proposatu zuten aurtengo sari banaketan, 2015eko egutegia atontzeko. Horrela, antolatzaileen iritziz etorkinekin erlazionatutako nahiz bestelako argazkiak bidaltzeko aukera eskaini dute.

Parte-hartzeari begira, ordea, erantzuna ez da hain ona izan: iaz 45 argazkilarik parte hartu zuten eta, aurten, 15 argazkilarik. Alberto Gonzalez antolatzaileak gaiak eragina izan duela uste du, baina berak argi dauka: "Inmigrazioa ez da arazo bat, aukera bat besterik ez da". Horrekin batera, azpimarratu egin nahi izan du argazki lehiaketa honek duen afizionatu izaera.

Tolosaldea Garatzemeko inmigrazio teknikari Kristina Moralesek, bere aldetik, "etorkinenganako ditugun aurreiritziak  alde batera uzteko" egutegia baliagarria izatea espero du: "Izan ere, argazkietan jendea denetik egiten ateratzen da, bai lanean, bai dantzan, eta baita beste hainbat jardueretan ere".

Aranburu jauregiko beheko solairuan daude ikusgai finalera iritsi diren argazkiak, eta herritarrek beren bozka emateko aukera ere izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!