Lara Arruabarrena, Seulgo Torneoan garaile

Ataria 2014ko irailaren 22a

Tolosarrak Camelia-Begurekin osatu du bikotea; 6-3 eta 6-3 nagusitu dira finalean

Lara Arruabarrena tenista tolosarrak WTA zirkuituko torneoa irabazi du Hego Korean. Seulen jokatu da lehia, eta Arruabarrenak binakako txapelketan parte hartu du, Irina Camelia-Begu errumaniarrarekin batera.

Finalean 6-3 eta 6-3 nagusitu ziren, Alemaniako Mona Barthel eta Luxenburgoko Mandy Minella bikotearen aurka. Finalak ordubete eta zortzi minutu iraun zituen.

Lehen set-a parekatua izan zen. Zortzigarren jokoan hautsi zien aurkariei sakea. Hor lortutako abantailarekin irabazi zuten lehen set-a. Bigarrengoak gora behera handiagoak izan zituen. Hiru haustura lortu zituzten Arruabarrenak eta Camelia-Beguk. Aurkariek bakarra. Ondorioz, amaieran, bi eta hutseko emaitzarekin lortu zuten garaipena tolosarrak eta errumaniarrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!