Tolosako EAJ-PNVk prestatu du, jada, 2014-2015 ikasturterako egitasmoa. Horrela, topaketa eta hitzaldiak nabarmendu ditu Olatz Peonek.
Uda aurretik azaldu zuten bezala, bertako merkatari, ostalarinahiz enpresariekin herriko egoera sozio-kultural eta ekonomikoa aztertzen aritu dira: «Jasotako erantzuna baikorra izan da eta, horregatik, gure proiektua herriko gazte, kirol, kultur eragile eta eragile ekonomikoekin partekatzen jarraituko dugu», azaldu du Peon alkategaiak.
Horrela, gizarte zerbitzuei helduko diete, urrian. Gipuzkoako EAJko gizarte politiken arduradun Maite Peña eta Gipuzkoako BBNNetako EAJKo gizarte politiketako Eider Mendoza bertaratuko dira.