IK4-TEKNIKEReko entitate laguntzaile berria da Pasaban

Ataria 2014ko irailaren 17a

Pasaban enpresa tolosarrak, IK4-TEKNIKER zentro teknologikoarekin hitzarmen bat sinatu berri du zentroaren entitate laguntzailea izateko. Entitate laguntzaile bilakatzeak, zentroaren garapen eta estrategia lanak ezagutzeko aukera emango dio Pasabani.

Akordio honi eskerrak, gainera, IK4-TEKNIKER zentroaren patronatuaren aukeraketan parte arte ahal izango du Pasaban enpresa tolosarrak. 30 urteko esperientzia du IK4-TEKNIKERek teknologia aplikatuaren ikerkuntzan eta enpresei laguntzen. Zentro teknologiko honen laguntzaileak dira Pasabanez gain, Alfa Lan, Etxe Tar, Fagor Automotion, Gamesa, Goratu, Ibermatica, Kutxa, Lazpiur, Maser, Zigor, Aernova Goizper, Doimak, Egile Corporation, Goialde, Indefunsa, Jauregizar eta Lazpiur.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!