Hodei Egiluz bilatzen jarraitzearen alde arituko da Irene Caminos Anberesen

Ataria 2014ko irailaren 12a

Euskadiko Trialsin selekzioarekin lehiatuko dute egun horietan Belgikako hirian, eta galdakoztarraren aurpegia daramaten elastikoak eramango dituzte jantzita.

Irailaren 26tik 28ra Munduko Kopako azken lasterketa jokatuko dute Euskadiko Trialsin selekzioko Ion Areitio, Gorka Susperregi eta Irene Caminos tolosarrak Anberesen (Belgika).

Hain zuzen, hiri horretan desagertu zen Hodei Egiluz gaztea pasa den urteko urriaren 19an. Hori dela eta, Galdakaoko gaztearen aurpegia daraman kamisetekin jantzita egingo dute azken lasterketa hau, ikerketa eta bilaketarekin aurrera jarraitu dezaten eskatzeko. Anberesko Hodei Egiluzen aldeko plataformari esker, hiriko plaza nagusian erakustaldia emango dute hiru gazte euskaldunek. Atzo eman zuten egitasmo honen berri Galdakaon bertan.

Datorren astean Suitzan
Kirol arloari dagokionez, Munduko Kopako Anberesko azken jardunaldiaren aurretik, beste lasterketa bat jokatuko dute Suitzan, datorren astean. Tolosarra bikain lehiatzen ari da, eta bide beretik amaitzea espero du txapelketa hau.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!