Hitzarmena sinatu dute Udalak eta Tolosa&Co-k

Ataria 2014ko irailaren 10a

Tolosako udalak 21.500 euro emango dizkio merkatari elkarteari, sektorea dinamizatzeko ekimenak antolatzen jarraitzeko.

Urtero moduan, Ibai Iriartek, Tolosako Udalaren izenean, eta Gorka Arregik, Tolosa&Co merkatari elkarteko arduradun gisa, lankidetza hitzarmena sinatu dute, 2006. urtean eratu zuten Merkataritza Foroaren barruan sektorea dinamizatzeko garatzen dituzten harreman eta ekimenak koordinatzeko. Hitzarmen honi esker, Udalak 21.500 euro emango dizkio aurten Tolosa&Co elkarteari. 

Udalak "sustatu beharreko merkataritza eredua, txikia eta gertukoa" dela adierazi du, "horrek ematen baitio herriari bizia". Horregatik, hitzarmen hau "oso garrantzitsu" bezala definitu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!