Egonkortasunerako hitzarmena, Topic eta Abesbatza Lehiaketarentzat

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko ira. 9a, 12:41
Ikerne Badiola Kultura, Gazteria eta Kirol diputatua eta Elena Basagoitia TEEko lehendakaria.

Gipuzkoako Foru Aldundiak akordio iraunkorra sinatu du Tolosako Ekinbide Etxearekin

Tolosako Ekinbide Etxeak etorkizunari ziurrago begiratuko dio aurrerantzean, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatu duten hitzarmen iraunkorrari esker. Azken urteotan krisia eta arazo ekonomikoak izan dira buruhauste nagusi, Abesbatza Lehiaketa nahiz Titirijai antolatzerakoan. Orain, ordea, «marko baten barruan eta modu iraunkorrean» babestu ditu, aldundiak, Tolosako Ekinbide Etxeak antolatzen dituen jarduera nagusiak.
Foru aldundiak estreinakoz sinatu du halako akordio bat Tolosako Ekinbide Etxearekin, eta hitzarmenaren jomuga nagusia abesbatzen lehiaketa entzutetsua aurrera eramatea da; horrekin batera, Topic zentroko egitasmo eta proiektuek eskatzen duten laguntza bermatzea ere akordioko asmo sendoenen artean da.
Horrela, beraz, 100.000 euroko diru laguntza jasoko du, aurten, Tolosako Ekinbide Etxeak. Horrekin batera, gainera, foru aldundiko Gazteria Zuzendaritzak kudeatzen dituen aterpetxeak doan erabiltzeko eskubidea izango du erakunde tolosarrak, antolatzen dituzten egitasmoetara bertaratzen diren gonbidatuen egonaldietarako-eta.
Ikerne Badiola Kultura, Gazteria eta Kirol diputatuak eta Elena Basagoitia Tolosako Ekinbide Etxeko lehendakariak sinatu zuten hitzarmen iraunkorra, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan bertan. Badiolak, bere aldetik, «poza» azaldu zuen, urtero-urtero aldundiaren eta TEEren arteko elkarlanak lan-esparru orokor bat izango duelako, eta egonkortasuna bermatuta, gainera, «guztion mesederako».
Aurtengo Abesbatza Lehiaketa datorren urriaren 30etik azaroaren 2ra bitarte izango dela.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!