Egongela erre egin zen, eta keak eraikuntza osoan eragin zituen kalteak. Hala eta guztiz ere, bizilagunek gaua etxean igaro dute, sua piztu zen etxebizitzakoek izan ezik. Sua itzali ondoren, 00:10ean amaitu zuten euren lana suhiltzaileek.
Tolosako suhiltzaileak 23:15ean iritsi ziren Tolosako Amarotz 29 helbidera. Suhiltzaileen esanetan, sua etxebizitza bateko egongelan piztu zen. Zergatia oraindik ez dakitela azaldu dute.
Egongela erre egin zen, eta keak eraikuntza osoan eragin zituen kalteak. Hala eta guztiz ere, bizilagunek gaua etxean igaro dute, sua piztu zen etxebizitzakoek izan ezik. Sua itzali ondoren, 00:10ean amaitu zuten euren lana suhiltzaileek.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?