Esloveniatik bueltan, Isidro Larrañaga orkestra estudioan ari da lanean

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko uztailaren 24a

Zazpi egunetan bost kontzertu eskaini ditu akordeoi orkestrak, errepertorio zabalarekin

Akordeoiak bizkarrean hartuta, Isidro Larrañaga orkestra Austria eta Eslovenia aldean ibili da uztaila hasieran. Orain, berriz, 2015eko ekainean argitaratzea aurreikusita duten diskoaren grabaketarekin ari dira, buru-belarri.

«Bidaia oso bizia» izan dela azaldu dute kideek, Eslovenia alde batetik bestera zeharkatu baitute: «Bost emanaldi eskaini ditugu zazpi egunetan eta, beraz, turismoari tarte txikia eskaini diogu». Hala ere, zuten denbora apurra erabili dute Europako txoko ederrenak bisitatzeko.

Emanaldietako errepertorioa zabala izan da, eta, bertako autoreen obretatik hasita, atzerriko folka nahiz heavy melodikoa ere eskaini dituzte; Austrian jotzea, gainera, «ohikoa» bilakatu da orkestrarentzat.

Aipatzekoa da 2015ean 35 urte beteko dituela Isidro Larrañaga akordeoi orkestrak eta, noski, hainbat egitasmo buruan dituzte ospakizunetarako: «80ko Kilometroak jairako sortu zuten orkestra, eta, besteak beste, diskoa eta DVDa grabatzen ari gara, ekainerako».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!