22 urteko kartzela zigorra, Caridad Angeles Rodriguezen hiltzailearentzat

Ataria 2014ko uztailaren 2a

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak 22 urte eta 6 hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio Jose Antonio Garcia Akhmilichi 2012an Tolosan Caridad Angeles Rodriguez erailtzeagatik. Era berean, 175.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio emakumearen semeari.

Epaitegiak azpikeriaz eta basakeriaz egindako erailketa batengatik zigortu du gizonezkoa.
Gizonezkoak nahita min gehiago eragin zion biktimari, "hiltzeko behar baino gehiago sufrituarazi zion", dio sententziak. Zigortua zen aurretik ere gizonezkoa, bikotekide ohiari mehatxu egiteagatik.

2012ko martxoaren 23an gertatu zen. Labankada bat eman zion lepoan, eta zauri larriak eragin zizkion. Gizonak 26 urte zituen orduan, eta andreak, 39. Epaiaren arabera, emakumea "edanda" zegoen, eta ezin izan zion aurre egin gizonaren oldarraldiari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!