Mikel Saizarrek lehen mailarako igoera lortu du

Asier Imaz 2014ko ekainaren 24a

Mikel Saizar atezain ibartarrak lehen mailarako igoera lortu zuen igandean. Cordoba taldean jokatzen du Saizarrek, eta igoera kanporaketa jokatzen ari ziren. Joaneko partidan 0-0 gelditu ziren bi taldeak, hau da, Cordoba eta Las Palmas. Itzulerakoa igandean jokatu zuten, eta afrikarrak aurreratu ziren markagailuan. Partida luzapenean sartu zenean, andaluziarren aukera guztiak joanak zirela zirudien. Orduan, Las Palmas taldeko zaleak zelaira jauzi eta liskarra piztu zuten, partida geldituaz. Ikusleak bere lekuan kokatu zituztenean, 90 segundo gelditzen ziren luzapena amaitzeko. Denbora horretan lortu zuen Cordobak berdinketaren gola, eta ondorioz, igoera ematen ziona.


Euskadi Irratian egindako elkarrizketan, atzo, Mikel Saizar ibartarrak bere poza azaldu zuen. Eurentzat denboraldi gorabeheratsua izan dela onartu zuen atezain euskaldunak, eta azken postuetan egotetik igoera lortzerako bidea nolakoa izan den azaldu zuen. «Beheran geundenean, zaletuek kalean geratu eta mesedez ez jaisteko eskatzen ziguten, eta orain, igoera lortu dugu». Lorpen handi horrekin joango da oporretara Saizar atezaina, denboraldi berriaren zain.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!