10:00etan hasita egin zuten Padel Txapelketa. Eguna borobiltzeko elkarte batean afaldu zutela ere esan dute. Irabazleek kirola egiteko jertseak irabazi zituzten, baina parte hartzaile guztiek jaso zuten elastiko bat.
Bigarren edizioa ere antolatu nahi dutela esan dute antolatzaileek, eta Tolosako Udalari, Insalusi, Zayasi eta Egokitutako Kirolen Gipuzkoako Federazioari eskerrak eman dizkiete emandako laguntzarengatik.