Txaparro sagardotegia, egun batez irekita

Ataria 2014ko ekainaren 14a

Letxuga kaleko duela 100 urteko Txaparro sagardotegiaren ateak zabaldu dituzte gaur. Garikano sendiarena da, eta urte mordoa daramatza itxita. Gaur tolosarrentzat zabaldu dute.

Aspaldian, Tolosan 47 sagardotegi izatera ere iritsi izan omen ziren, Garikanotarren azaldu duten moduan. Garai haietan, sagardotegiak "mutilzaharren kontua" besterik ez zirela aipatu dute: "Ez ziren emakumeak sartzen, soilik gizonezkoak, asko mutilzaharrak. Beste batzuk sagardoa probatzera soilik joaten omen ziren". Upeletan tizarekin margotzen zituzten zerbitzatutako sagardo trago bakoitza, ondoren kontua egoki egin ahal izateko.

Horrelako dozenaka istorio entzun ahal izan dira gaur egin diren bisitetan. Ondoren, hainbat sagardogilek emandako sagardo dastaketa egin dute etnologo baten laguntzaz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!