Premiazko janari bilketa, larunbatean

Asier Imaz 2014ko ekainaren 12a

Ekainaren 14an, larunbata, Tolosako ZUTANI elkarteak postu bat jarriko du sanjoanetako Azokan janariak biltzeko.

 ZUTANI orain lau hilabete jarri zen martxan eta hilero banatu ditu janariak familia askoren artean,oinarrizko beharrei erantzuteko arazo larriak dituzten familien artean. Larunbatean Trianguloan egongo dira 10:00etatik 13:30era, «premia biziko produktuak» biltzen: olioa, zerealak, jogurta, laranjak...

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!