Fracking-aren debekua sinatzeko deia egin du udalak

Ataria 2014ko ekainaren 6a

Apirilaren 29ko udalbatzan Fracking Ez mugimenduak aurkeztutako mozioa onartu zen. Honen arabera, udalak herritarrei egiten die dei fracking-aren debeku eskaera sinatzeko. Sinadurak jasotzeko orriak UDATEko bulegoetan daude.

Apirilaren 29ko Osoko Bilkuran, besteak beste, Hidrocarburos de Euskadi enpresa publikoari fracking-aren bitartez aztertu, ikertu edo ustiatu daitezkeen hidrokarburo ez konbentzionaletarako Ikerketa Baimen guztian bertan behera geratzea eskatzea onartu zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!