Galerei aurre egiteko pausoak

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko eka. 3a, 13:58
'Ilargiaren malkoa' ikuskizuna aurkeztu du, Haatik dantza konpainiak, Tolosan.

Aiert Beobideren Haatik dantza konpainiak Ilargiaren malkoa ikuskizuna aurkeztu du, gaur, Tolosako Trianguloa plazan. Ostiralean bertan estreinatuko dute emanaldia, eta areto erdia betetzeko adina sarrera saldu dituzte, jada; pozik azaldu dira, beraz, eta plaza dantzaz bete dute beren lana aurkezteko.

Hiru zati izango dituen emanaldia prestatu dutela azaldu du Beobidek eta, hasiera batean zati batek bestearekin zerikusirik ez zuela uste zuten arren, azkenean guzti-guztiek loturaren bat badutela erabaki dute konpainiako dantzariek. Horrela, "galerei aurre egiteko moduak kontatzen dituzte dantzek".

Aiert Behobideren eta Vitali Safronkineren koreografiez gozatu ahal izango dute bertaratuek, ordubeteko saioan, Ilargiaren sukar malkoa bideo-koreografia, Lur zuri aga eta Malko isuria saioekin. Mikel Laboari ere keinu egingo diote, gainera, hiru koreografia horietan, Beobide zuzendariaren familiak harekin izandako harreman estua medio: "Nire familiak Herri gogoa disketxearen ardura eraman zuen urte askotan, eta Mikel Laboak han argitaratu zituen zenbait lan; kultur-transmisioaren filosofia hori mantendu nahi izan dut", dio Laboak.

Dantza tradizionaletik joera eta teknika berrietara zabaldutako konpainia Ramon Garciaren diseinuek jantziko dute, eta eskualdeko hainbat dantzarik osatuko dute ikuskizuna; hori izan da, besteak beste, estreinaldia Leidorren egiteko arrazoietako bat. Horrela, Garazi Lekuona, Irati Sorondo, Aiert Beobide, Jon Arsuaga, Iker Sanz, Itziar Doyharzabal, Amaiur Luluaga eta Ane Jauregik eskainiko duten emanaldiko sarrerak 10 euroan eskuragarri dira oraindik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!