Musikherria

Herriaren musika, herritarrentzat

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko maiatzaren 31

Musiherria jaia lehenengoz antolatu dute gaur, Tolosako herri-musikari guztien eskutik eta omenez. Goizean goizetik hasi dira, Tolosako hainbat auzotan dianak eginez eta, eguerdiko giroari begira, Alde Zahar ingurura jaitsi dira dultzainero, txaranga, banda nahiz orkestrak.

Bazkalorduan, berriz, Alondegian plazan herri-bazkaria izan da, aspaldiko jendetsuenetakoa: 500 pertsona inguru elkartu dira mahaiaren bueltan. Eta ez da gutxiagorako, Oier Iribarrenen eta Stop Sanfilipporen aldekoa izan baita egitasmoa. Arratsaldean Jainekin txarangak girotuko ditu kaleak eta gauean, berriz, Tximeleta eta La Jodederaren emanaldiak izango dira, Plaza Berrian.

Erlazionatuak

Kaleak musikaz bizirik

Imanol Garcia Landa 2014 mai 30 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!