Txerri festa Tolosako Larramendi auzoan

Iñigo Terradillos 2014ko maiatzaren 24a

06:00etarako hasi dira Tolosako Larramendi auzoan txerria erretzen, eta 14:30ak ingururako prest zuten auzotarrek bazkaldua izateko. 60 pertsona inguru eseri dira mahaiaren bueltan, txerria osagai nagusi zuen menua dastatzeko.

Aurretik, gaztetxoenentzat jolasak prestatu dituzte, eta ondoren, pintxo potea ere izan dute urdaiazpikoa eta txerriari hartu dioten azpizunak lagundurik. Larramendi auzo elkarteko kideek azaldu dutenez, pasa den urteko Txerri festan ere giro paregabea izan zen, eta horregatik errepikatu dute aurten. "Horrelako ekimenekin sortzen da auzoa, elkarrekin egon eta elkar ezagutzeko aukera izaten baita", esan dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!