Mendi martxa 6-8 ordu bitartean egiteko modukoa dela esan dute antolatzaileek; 22,6 kilometroko itzulia prestatu dute. Ibilbidean Larrondo, Artubi, Azkarate, Zarate eta Jazkugaina zeharkatuko dituzte parte hartzaileek. Bizikletaz irteten direnek antzeko ibilbidea izango dute, baina Artubi igo beharrean Ugartetik barrena egingo dute itzulia; guztira 45 kilometro.
Informazio gehiago nahi duenarentzat ere jarri dute webgunea prest Artubi Kultur Elkarteko antolatzaileek. Interesa duen oro www.bedaio.com helbidera bideratu dute. Azkenik, eskualdeko herritarrak ekainaren 15eko martxa horietara gonbidatu dituzte.