Dozenaka lagun bildu ziren atzoko arratsaldean zehar Banaiz Bagara elkarteak antolatutako kirol egunean. Kirol berriak ezagutu eta praktikatzearekin batera, "euskara beste modu batean bizitzea eta herrialde ezberdinetako lagunekin elkartzea” zuen helburu Berazubin egindako kirol ekitaldi sortak.
Aerodance-a, cricket-a, gaelic football-a, pala eta autodefentsa praktikatzeko aukera izan zuten, besteak beste, jatorriz Kolonbia, Pakistan, Irlanda, Mali eta Euskal Herrikoak diren kirolarien eskutik.