Yon Gonzalez: "Ezin dugu helmuga gurutzatu aurretik eskuak altxatzen dituen txirrindularia izan"

Mikel Iraola 2014ko maiatzaren 8a

Aukera historiko baten aurrean da TAKE Saskibaloi taldea. Larunbatean Arrasaten bigarren sailkatuari, Mondragon Unibertsitateari irabaziz gero, EBA ligara igoko da. Tolosako saskibaloi taldeak inoiz lortu ez duen lorpen handi bat da. Aukera hori aprobetxatuz, Yon Gonzalezekin hitz egin dugu Ataria Irratian. Denboraldiari errepasoa egin diogu berarekin, arrakastaren gakoak zein diren analizatu eta aurkaria ezagutzearekin batera.

Gonzalezek partida gogorra izango dela uste du, eta horregatik, taldeari kontzentrazio osoa eskatzen dio: "Ezin dugu dena egina dagoela pentsatu".

Gogoratu, taldea animatu asmoz, autobus bat antolatu duela klubak Arrasatera joateko. 16:30ean irtengo litzateke Tolosatik eta partidu amaieran bertara itzuli. Izen-emateak, takesb@takesb.com helbidean egingo dira, eta izen ematearen ordena hartuko da kontutan autobusa bete arte. 5 euroko prezioa izango du bidaiari bakoitzak eta egunean bertan ordainduko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!