'Tolosa Herria' argazki lehiaketa antolatu dute

Ataria 2014ko maiatzaren 5a

Gaia eta parte hartzea librea dira, eta lanak maiatzaren 31 bitarte aurkeztu ahal izango dira.

TARGAZKIk, Tolosaldeko Argazkilari Elkarteak, lehendabizikoz, “TOLOSA HERRIA” ARGAZKI LEHIAKETA antolatu du Tolosan argazki kultura areagotzeko asmoz eta era berean, Tolosaren izenak oihartzuna izan dezan argazki munduan. Lehiaketa San Joan Jaien egitarauaren barruan kokatuta dago.

Lehen edizio honetan, bai gaia eta bai parte hartzea libreak dira, edozeinek aurkez dezake bere lana, argazkilari profesionalak zein amateurrak, hemen jaioak zein atzerrian. Lanak digitalean bidaliko dira aurkezte kosturik gabe eta epea maiatzaren 31n bukatuko da.

Oinarriak TARGAZKIren web orrian aurkituko dituzue: www.targazki.com

Epaimahaikideak argazki munduan adituak dira eta epaia publikoa izango da ekainaren 7an 09:30ean Tolosako Kultur etxeko areto nagusian. Sari banaketa, ekainaren 21ean izango da Tolosako Kasinoan. Aldi berean, lehiaketan hoberen puntuatutako argazkien erakusketa inauguratuko da, baita TARGAZKIkideon beste erakusketa bat ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!