Datuek ez dute engainatzen, langabetuen %58 gazteak gara, gazteon %72a ez da 600 eurotara iristen, Madriletik inposatu dizkiguten LOMCE eta abortuaren legeak eragin zuzena dute gazteongan. Abortuaren kasuan adibidez, langile klaseko emakumeok atzerrian abortatzea dakarren gastuak ordaindu ezin ditugula kontutan hartuta, geratuko litzaiguken aukera bakarra abortu ilegala izango litzateke, gure osasuna eta bizia arriskuan jarriaz.
Ikasleon kasuan berriz, gure ikasketak gure nahien arabera antolatu beharrean, LOMCE bezalako legeen ondorioz, kapitalisten interes ekonomikoen arabera antolatuak ditugu.
Ez gaude egoera hau gehiago onartzeko prest, atzo Tolosa infernu bilakatu genuen kearen bitartez, gazteontzat kapitalismo patriarkala den infernua irudikatuz. Beste mundu bat posible dela sinesten dugu. Mundu bat non langile klaseko gazteok burujabe izango garen, mundu bat non ekonomia, hezkuntza… herritarron mesedetara antolatua egongo den eta ez jendarteko %10 den burgesiaren mesedetara.
Burutu beharreko bidea luzea da, baina guk ekin diogu bide horri. Bide luze horretan seguruenik hanka sartzeak ere egingo ditugu, baina hanka sartzeak hanka sartze, umiltasun osoz aurrera egiteko anbizioa dugu, etorkizuna geurea dela oso argi dugulako.
Antxoni Makarenko
Tolosako Ernairen izenean