Era berean, mutualitateak irabazi asmorik gabeko enpresari elkarteak direla eta Gizarte Segurantzako diru publikoaren kudeaketan laguntzen dutela gogoratu zuten, botere osoa dutelarik laneko gertakizunetan. "Urteekin gainera, boterea handitzea lortu dute", salatu zuten.
Guzti hau eredu zehatz bati lotuta dagoela ere salatu zuten: "Publikoa denaren deskapitalizazioa interes pribatuaren mesedetan. 90eko hamarkadan hasitako bideak, mutuen boterea handiagotzearenak, ondorio larriagoak ekarriko ditu datozen hilabeteetan: martxan diren zirriborro ezberdinek (Mutualitateetako Legea eta Aldi-baterako Ezintasunari buruzko Errege Dekretua) enpresari elkarte hauen boterea handituko dute, osasun sistema publikoa eta beren langileria (Osakidetza) ahalmen gabe utziz".