Malpaisilloko errealitatea gertuago, hitzaldi baten bidez

Ataria 2014ko apirilaren 9a

Amarotz Auzo Elkarteak urtero antolatzen du Merkatu Txikia Nikaraguako Malpaisilloko Xoxhilt Acalt emakume antolatuen zentrokoei laguntzeko, eta orain errealitate hori gerturatu nahi dute bideo emanaldi eta hitzaldi baten bidez. Bihar, apirilak 10, izango da hitzordua 19:30ean, Amarozko Auzoetxean.

Mertxe Brosak eta Juana Pastorak, Xoxhilt Acalt zentroko ordezkariek eskainiko dute hitzaldia, eta emakumeen inplikatzea bilatu asmoz, herri partaidetzaren alorrean egiten ari diren lana azalduko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!