Erronka tekniko guztiak gainditu dituztela esan du Encounterreko koordinatzaileak

Tolosaldeko Ataria 2014ko api. 7a, 09:51
Atzo bukatu zen informatikazaleen hiru eguneko topaketa. Gipuzkoa Encounter ostiralean zabaldu zuten, eta igandea bitarte 600 zale izan dira bertan. Sabino San Vicente informatika festaren koordinatzaileak "oso nota altua" jarri dio topaketari, bai alderdi teknikoari eta baita partaidetzari dagokionez ere.

Gipuzkoa Encounterren zortzigarren edizioan parte hartzaileek etengabe partekatu dituzte euren ezagutzak eta esperientziak, eta barneko txateak 230 erabiltzaile baino gehiago egon dira konektatuta. Era berean, prestakuntza ekintzen arrakasta nabarmendu du Sabino San Vicentek  eta jakinarazi du hitzordu honetan harreman profesionakak egin eta enpresa ekimenak abian jartzeko aukera izan dutela partaide ugarik. Aurten gainera, ekintzaile gazte ugari bertaratu dira, eta euren esperientzia partekatu dute.

Aurtengo berritasunetako bat Game Project Compo lehiaketa izan da, eta arrakasta handia lortu du. Partaideek, banaka edo taldeka, joko baten proiektua aurkeztu behar izan dute, eta sektoreko profesionalek aztertu dute. San Vicenteren hitzetan, aurkeztutako proposamenak agerian utzi  dute bideo jokoen mundu lehiakorrean jarduteko gaitasuna duten agazte asko daudela.

Horiek horrela, hiru eguneko jaian sei kilometro kable eta informazio transmisioarako  1.110 gigako gaitasuna duen sistema egonkorra izan dute zaleek.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!