20 urterako lokala, Udaberriren jarduna errekonozitzeko bidea

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko mar. 27a, 16:19
Tolosako Udalak 20 urterako utzi dio lokala Udaberri dantza taldeari; gaur bertan sinatu dute hitzarmena.

Hitzarmena sinatu berri dute Tolosako Udalak eta Udaberri Dantza Taldeak, 20 urterako lokala uzteari begira.

57 urteko ibilbidea du taldeak eta Ibai Iriarte alkateak taaldearen ibilbidea azpimarratu nahi izan du agerraldian, lokala uztea horren errekonozimendutzat joz: "Lan izugarria egiten dute Tolosan euskal kultura eta folklorea sustatuz eta harrobia ere lantzen dute, ehunka umeri dantzak irakatsiz".

Horrela, dantza taldeak opari moduan hartu du Igaralde kaleko lokala, "oso pozik". Udalaren ustez leku oso egokia da taldearentzat, etxebizitzarik gainean ez duelako; gainera, erabilera komertzialik ere ezin zaio eman, dotazionala delako. Udaberri lokala egokitzen ari da orain, langileen jarduna auzolanarekin uztartuz, eta datozen hilabeteotan egokituko dute guztia haien jantzi, dokumetu eta material-hondarea biltzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!