Topic, Tolosa
Hitzaldia, Naiara Aginakoren (Gasteiz) eta Mikel Labaienen (Berastegi) eskutik. "Mundua ezagutzeko kuriositatea, Gobernuz Kanpoko Erakunde batekin boluntariotza-lanak burutzeko ametsa, kultura ezberdinekin bizipenak elkarbanatzeko ilusioa eta bizia bizitzeko konbentzimendua, nahikoak izan genituen abentura honi gogo biziz ekiteko”. Mikelek eta Naiarak Hego Ameriketako Andeak zeharkatu zituzten iaz. Motxila gainean harturik, bizikletaz edo boluntariotza lanak egiten, 8 hilabete igaro zituzten Argentina, Txile, Bolivia edo Peru ezagutuz. Mendia, natura eta kirola maite dute gure bi lagunek, jende berria ezagutzea ere atsegin dute. Familiarekin eta lagunekin igarotako uneak ez dituzte ahazten baina halere, bidaiatzea dute gauzarik gogokoena.
Hizkuntza: Euskara