Aste Santuan, saskibaloi txapelketa haurrentzat lehenengoz

Tolosaldeko Ataria 2014ko martxoaren 24a

Aste Santuko I. Lagunarteko Supereko Saskibaloi Txapelketa antolatu du TAKEk. Apirilaren 22tik 25era, 2002 eta 2005 urte bitartean jaio diren haurrek parte hartu ahal izango dute.

Berdintasuna bultzatze aldera, taldeak gizonezkoenak, emakumezkoenak edo mistoak izan daitezke, eta lau jokalarik osatu beharko dute, hiruk jokatzeko eta beste bat aldaketak egiteko. Hamar minutuko bi zati izango ditu partida bakoitzak, eta saskiratze bakoitzak puntu bateko balioa izango du, bost metroko marraren atzetik saskiratutakoak izan ezik. Hauek, bi puntuko balioa izango dute. Partida guztiak, 09:00etatik 13:00era jokatuko dira Usabal Kiroldegian.

Txapelketarako izen-emate epea zabaldu da dagoeneko, eta interesa duten haurrek, takesb@takesb.com helbidean egin dezakete apirilaren 11 baino lehen. Talde bakoitzak 10€ ordaindu beharko ditu, eta jokalari bakoitari kamiseta bat banatuko zaio ondoren opari gisa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!