18:00etan inauguratuko dute TOPICek Europako Parlamentuan jarri duen erakusketa

Ataria 2014ko martxoaren 24a

Topic, Tolosako Nazioarteko Txotxongiloen Zentroak guneari buruzko erakusketa berezia jarri du Europako Parlamentuan, Bruselan (Belgika).

Martxoaren 27ra arte ikusi ahal izango da erakusketa eta Iñaki Irazabalbeitia europarlamentariak sustatutako ekimena da, Etxepare Euskal Institutuaren, INAEMen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Tolosako Udalaren babesarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!