Tolosaldeko BTT sarea ezagutzeko proba, igandean

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko martxoaren 19a

Horrekin batera, BTT zentroa inauguratuko dute, ostiral honetan, Tolosan

Tolosaldeko ibilbide sarea plazaratzeko helburuz, BTT proba izango da igandean, Tolosaldea Garatzen agentziak antolatuta. Horren harira, gainera, BTT zentro berriaren inaugurazioa ere egingo dute etzi, ostiralarekin.

BTT probako izen-ematea 08:00etan irekiko dute igandean, Usabal kiroldegian eta probari, berriz, 09:00etan ekingo diote.

Parte-hartzaile bakoitzak BTT ibilbideen mapa bat jasoko du eta mapa horretan zenbait kontrol-puntu markatuta izango dira, ibilbideen sarean sakabanatuta. Probaren helburua hiru orduko denbora tartean ahalik eta kontrol-puntu gehien pasatzea izango da, eta horrek emango die puntuazio altuena kirolariei.

Parte-hartzaileek nahi duten moduan antolatu ahal izango dute ibilbidea, eta 12:00etatik aurrera, 10 minuturo penalizazioak ezarriko dizkiete azken emaitzari begira.

Tolosako BTT proba Usabal kiroldegian hasi eta bukatuko da, eta parte-hartzaileek 16 urte izan beharko dituzte, gutxienez. Izen-ematea doakoa izango da, gainera. Sari banaketa 13:00etan egingo dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!