Muñecas eta Tejero, estatu kolpea gogoratuz

Tolosaldeko Ataria 2014ko martxoaren 18a

Jesus Muñecasek otsailaren 23ko estatu kolpea oroitu zuten Madrilgo kuartel batean, Antonio Tejerorekin batera.

Jesus Muñecasek, Tolosako Guardia Zibilaren kuarteleko general ohiak, 1981. urteko otsailaren 23ko estatu kolpea oroitu zuen Valdemoroko Institutu Armatuko kuartelean, Antonio Tejero, Guardia Zibilaren teniente koronel ohia, eta haren semearekin batera. Pasa den otsailaren 18an egin zuten gertaera hura gogoratzeko zita.

Horren ondorioz, Barne Ministerioak, Antonio Tejero Diez, kuarteleko segurtasun neurri berezietako zuzendaria eta Antonio Tejeroren semea, kargutik kendu zuen, "onarpenik gabeko bazkaria" zelako.

Muñecas, Audientzia Nazionalak, Maria Servini epaile argentinarrak eskatutako estradizioaren inguruan zein erabaki hartuko duenaren zain dago, frankismo garaiko errepresioarekin lotura duelakoan. Tolosan egon zen garaian ere, bertako kalabozoetatik pasa ziren pertsona askok torturak salatu zituzten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!