Ibai Iriarte: "Normaltasun osoz ari dira inauteriak ospatzen"

Ataria 2014ko martxoaren 2a

Tolosaldeko Atariak emanaldia eskaini du gaur Triangulon Zaldunita egunez. Gerturatu zaizkigun herritarren artean, Ibai Iriarte Tolosako alkatea. Umorez erantzun die gure galderei.

Eguraldi txarraren ondorioz, Zaldunita bezperako haur danborrada bertan behera utzi zuten antolatzaileek. Hori izan da, oraingoz, aurtengo inauteriek eman duten ezusteko handiena. Bestelakoan normaltasunez ari da Zaldunita eguna ospatzen, Ibai Iriartek azaldu digunez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!