Hobeto irristatzeko ahaleginak egiten

Tolosaldeko Ataria 2014ko ots. 12a, 09:07
32 pertsona bildu ziren pasa den asteburuan Irristaka taldeak abiadurako irristaketa hobetzeko antolatutako I. Clinic-ean. Kepa Caballero eta Sandra Gomez izan zituzten irakasle.

Pasa den asteburuan eta Irristaka taldeak antolatuta, abiadurako irristaketa hobetzeko I. Clinic-a egin dute. Clinic hau, mundu mailan oso ezagunak diren bi patinatzaileek eskaini dute: batetik, Kepa Caballero tolosarrak eta Sandra Gomez kataluniarrak. Caballeroren garaipen zerrenda ezaguna da mundu guztian zehar. Bestetik, Gomez Espainiako eta Europako txapelduna, munduko txapeldunordea, I.N.E.F.en lizentziatua, Kataluniako selekzionatzailea, Cobra taldeko entrenatzailea, eta San Jugateko rendimentu altuko abiadurako irristaketako arduraduna da. Gaur egun Barcelona Short Trak-eko arduradun nagusia da.

Ikastaroak 12 ordu iraun zituen, larunbatean goiza zein arratsaldean eta igandean berriz, goizean. Bertan, kirol honen alde ezberdinak landu eta zuzendu zituzten, elementu eta tresna ezberdinak erabiliz, teoria zein praktika landuz, patinen gainean, prestakuntza espezifiko bat garatzeko. Horrela abiadurako patinaiaren etekina hobetzeko aukera paregabea izan dute.

Eduki teorikoak eta patinik gabekoak Usabal kiroldegian egin zituzten eta bertan ikasitako guztia praktikara eramateko Uzturpe pilotalekura joan ziren. 32 izan dira guztira bertan izena eman duten patinatzaileak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!