Tolomendi eta Kilometroak-en diru laguntzak izan zituzten hizpide, azken gobernu batzarrean

Ataria 2014ko otsailaren 7a

Tolosako Udaleko azken gobernu batzarrean neguko kultura programazioa; Zuloaga Txikiko kontratuaren luzapena; eta Tolomendiren, Babarrun Kofradiaren eta Kilometroak 2013ren diru laguntzak izan zituzten hizpide.

Azken gobernu batzarrean hainbat erabaki hartu zituen udalak. Batetik, neguko kultura programaziora 38.936 euro bideratzea adostu zuten.

Era berean, Zuloaga Txikiko aterpea orain artekoak, Iñaki Etxeberria Insaustik, ustiatuko du 2019ko martxoaren 31a arte.

Bestalde, Tolomendiri 1.232,40 euroko diru laguntza emango diote azokak elkarrekin kudeatzeko hartutako konpromisoari jarraiki. Babarrun kofradiari bere aldetik, 2.140 euro emango dizkiote.

Kilometroak 2013ri dagokionez, 11.212,11 euroko diru laguntza emango diote, eta gainontzeko kopurua, 15.000 euro artekoa, aretoen ordainketan erabili zela gogoratu zuten. Bukatzeko, Tokiko Ekintza Planaren eguneratzea ere egin zuten. Honen arabera, Ekintza Planean kontuan hartu gabeko ekintzak identifikatuko dituzte, birformulatu daitezkeen ekintzak identifikatuko dituzte, eta bikoitzutako ekintzak ere identifikatuko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!