'Lasa eta Zabala' filma grabatu dute Tolosako hilerrian

inigoterradillos 2014ko otsailaren 5a

Pablo Malo zuzendaria hasi da jada 'Lasa eta Zabala' filma grabatzen; lehen egunetan Baionan izan ziren eta atzo Tolosako hilerrian eman zuten goiza.

Ataria ere bertan izan zen, eta Pablo Malo zuzendariak azaldu zuenez Joxean Lasaren eta Joxi Zabalaren famliekin maiz bildu da grabaketekin hasi aurretik. "Familiak hasieratik esan zigun oso lausengatuta sentitzen zirela beraien inguruan film bat egiteagatik. Gertatu zena kontatzeko esan zidaten".

Halaber, familiek bi sentimendu kontrajarri izan dutela esan zuen: "Batetik euren historia kontatu eta oroitzeko nahia dago, eta bestetik, oroitzapen horiek guztiak gogoratzeak sortzen duen tristura eta mina».

Filmaren inguruan, berriz, zuzendari donostiarrak esan zuenez, ez da dokumentala, fikzioa baizik, eta horregatik, "ikusiko dena ez da gertatu zenaren errealitatea".  Malok esan zuen dokumentazio nahikoa badagoela jakiteko gutxi gorabehera nola gertatu zen guztia, eta horregatik, fidel izan asmo dutela gertatu zenarekin, baina, era berean, "familiarekiko distantzia eta errespetua mantenduz, eta biolentziaren pornografia egin gabe".

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!