Tolosako Udalak negurako kultur programazioa aurkeztu du eta Igor Ezenarro Kultura zinegotziak azaldu duenez, egitarau "zabala, bertakoa, euskaltzalea, kalitatezkoa, parekidea eta sostengarria" da.
Udalak kultura inbertsio moduan ikusten duela ere nabarmendu du, "ondoren, jakiturian bueltatzen baita", eta zentzu honetan herriko eragileen lana goraipatu du. "2014ko aurrekontuetan partida berezi bat sortu dugu herriko eragileen lana sustatzeko", azaldu du.
Zentzu honetan, herriko eragileek prestatutako egitaraua ere aurkeztuko dute datozen egunetan.
Sarrerak Leidor edo Topic-eko leihatiletan edota www.kutxasarrerak.net-en bidez erosi ahal dira.
Neguko kultur programazioa:
- Urtarrilak 15: 'Intxaur-Hauskailua' balleta, 20:00etan, Leidorren.
- Urtarrilak 17: 'Poker de ases' bakarrizketa saioa, 20:00etan eta 22:30ean, Leidorren.
- Urtarrilak 18: Atariak antolatutako bertso jaialdia, 18:00etan, Leidorren.
- Urtarrilak 24: 'Hamlet' antzezlana Artedrama, Dejabu panpin laborategia eta Le Petit Théâtre de Painen eskutik, 20:30ean, Leidorren.
- Urtarrilak 31: Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako 'Hi haiz, hi' jaialdia, 20:00etan, Topic-en.
- Otsailak 7: Golden Apple Quarteten 'Erase una vez... los Golden' 25. urteurreneko jira, 20:30ean, Leidorren.
- Otsailak 14: 'El diario de Adán y Eva' antzezlana, 20:30ean, Leidorren. Ana Milán eta Fernando Guillén Cuervo dira antzezleak, eta Miguel Ángel Solá zuzendaria.
- Otsailak 15: Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen 'Terapia' ikuskizuna, 18:00etan, Leidorren.
- Otsailak 21: Et incarnatus kamera orkestraren 'Troika' lehenengo diskoaren kontzertua, 20:30etan, Leidorren.
- Otsailak 28: Ostiral Meheko ohiko jaialdia, Leidorren.
- Martxoak 7: Txalo produkzioaken 'Hiru' antzezlana, 20:30ean, Leidorren.
- Martxoak 15: Samfaina de Colors konpainia kataluniarraren eta Markeliñeren artean egindako 'Kapsulak' egitasmoa, 17:00etan, Leidorren.
- Martxoak 21: Txalo produkzioaken 'Ondoko hilobiko tipoa' antzezlana, 20:30ean, Leidorren.
- Martxoak 22: - Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen 'Bizipoza' emanaldia, 16:00etan eta 18:30ean, Leidorren. - Ahozkotasunaren Gala, 22:30ean, Topic-en.
- Martxoak 28: Dantzaz konpainiaren 'Kamaleoia' antzezlana, 20:30ean, Leidorren.
- Apirilak 4: Eñaut Elorrieta bakarlariaren 'Deserriko kantak' diskoaren emanaldia, 20:30ean, Leidorren.
- Apirilak 11: Tanttaka teatro taldearen 'Zazpi aldiz elur (Mikel Laboa Elurretan)' antzezlana, 20:30ean, Leidorren.