Migel Soroaren oroimenezko II. Ogi-Berri Txapelketak iazko arrakasta errepikatu nahi du

Imanol Garcia Landa 2014ko urtarrilaren 11

Aurkezpen jendetsua izan du II. Ogi-Berri Txapelketak, Migel Soroa zenaren oroimenezkoa. Alegiako Route 33 Gourmeten instalazioetan egin da txapelketaren aurkezpena, eta pilota munduko hainbat aurpegi ezagun bildu dira bertan: Migel Gallastegi, Atano X.a, Elias Pierola, Julian Retegi, Oskar Lasa, Ruben Beloki... Antolakuntza lanetan Anizeto Lazkano izan da, iaz bezala, aurten ere maila handiko partidak ikustea espero du, eta jendea Tolosako Beotibar pilotalekura joatera. Parte hartuko duten pilotarien maila handia, behintzat, ukaezina da.

Aurkezpenean, mahai nagusian eseri ziren Migel Gallastegi pilotaria, Migel Soroaren aurka hainbatetan jokatutakoa; Ander Letamendia, Soroaren biografia idatzi duena; Antton Soroa, Migelen semea; Jabier Altuna, Ogi-Berriko nagusia, Ibaia Iriarte Tolosako alkatea eta Anizeto Lazkano.

Aurtengo txapelketan aldaketak izan dira: ez dira kanporatzeak jokatuko. Hiru maila izango dira, jubenilak, 21 urte azpikoak eta elite, eta bakoitzean bost bikoteko bi talde izango dira. Talde bakoitzean bi bikote izango dira zerrendaburuak eta horiek finalerdietarako sailkatzeko ligaxka jokatuko dute zuzenean. Hirugarren bikote bat sailkatuko da ligaxkarako eta hori horrela erabakiko da: zerrendako bosgarrenak eta laugarrenak elkarren artean jokatuko dute, eta irabazleak hirugarrenaren aurka jokatuko du. Partida hori irabazten duenak jokatuko du ligaxka. Talde bateko ligaxkako lehenengoak beste taldekoaren bigarrengoaren aurkako jokatuko du finalerdietan. Txapelketaren lehen partidak urtarrilaren 18an hasiko dira eta finalak apirilaren 12an jokatuko dira.

Parte hartzaileak

Jubenil maila

A Taldea
1. Espinal-Otaduy
2. Laso-Martinez
3. Errandonea-Aizpurua
4. Labaka-Mariezkurrena
5. Egiguren-Olaizola

B taldea
1. Elordi-Medina
2. Peña-Martija
3. Bakaikua-Aburuza
4. Etxebarria-Urdapilleta
5. Zubiria-Aritz Goñi

21 urte azpiko maila

A Taldea
1. Agirre-Ibarrondo
2. Altuna-Sarasa
3. Arteaga-Erostarbe
4. Olano-Sanchez
5. Larrañaga-Iruretagoiena

B Taldea
1. Ugalde-Lasa
2. Dario-Erasun
3. Larunbe-Apeztegia
4. Iribarria-Xanet Imaz
5. Labaka-Ander Imaz

Elite maila

A Taldea
1. Urbieta-Galartza
2. Artola-Iturriaga
3. Azpiri-Irusta
4. Bisintxo-Diez
5. Ojuel-Peñas

B Taldea
1. Yoldi-Telletxea
2. Arrieta-Arratibel
3. Urretabizkaia-Urruzola
4. Altzelai-Gorrotxategi
5. Sancho-Perez

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!