Tolosako Aranburu jauregian bi erakusketa ikusi daitezke. Batetik, Tolosako kultur etxeko tailerretan aritutako Isabel Mujikaren margolanak ikusi daitezke hilaren 25a arte. Eta bestetik, Esto es TVida izenpean, 80ko eta 90eko hamarkadetan gizartean arrakasta handia izan duten programen inguruko lanak ikusi daitezke. Azken erakusketa honetan Agustin Esteso, Pablo Delcielo, Judas Arrieta, Estudio Primo, Imanol Aizpuru eta Blamiren lanak ikusi daitezke, eta hilaren 18a arte egongo da zabalik.
Bi erakusketak arratsaldez ikusi daitezke, 17:30etik 20:30era, baina Tolosaldeko Atarian era hainbat irudi ikusi ditzakezue. Lehen 16 irudiak Esto es TVida erakusketarenak dira, eta bestea, Mujikarenak.