Santa Maria elizako absideko margolana

Santa Maria elizako absideko margolanak harrera "hunkigarria" izan du

Ataria 2013ko abenduaren 26a

Jesus Mari Arrieta Santa Maria elizako parrokoaren hitzetan margolanak harrera oso ona izan du. Izan ere, Eguberri egunez erakutsi dute lana; "margolan ederra da eta jendeari asko gustatu zaio", esan du.

Urteetan ilun eta bizitasunik gabe egon eta gero, Tolosako Santa Maria elizako absidean dagoen margolanak distira berreskuratu du. Anonimoki egindako diru ekarpen bat medio, absideko koadroa zaharberritu dute, eta atzo, Eguberri egunez, erakutsi zuten lehen aldiz.

Jesus Mari Arrieta parrokoaren hitzetan margolanak "harrera hunkigarria" izan zuen, eta jendea oso gustura ikusi zuen lana, "margolan ederra da eta jendeari asko gustatu zaio".

Margolanak Andra Mariren jasokundea irudikatzen du, eta hiru hilabete eman dituzte zaharberritzen. Josune Ibarburu, Lourdes Plano eta Cristina Fernandez aritu dira horretan, Donostiako Ovalo Restauración enpresakoak, hain zuzen.

Margolana 1829. urtekoa da eta Antonio Leandro Zabalak margotu zuen.

 

Entzun Tolosaldeko Ataria irratiak Jesus Mari Arrietari egindako elkarrizketa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!