Tolosako zezen plazan jende ugari bildu zen atzo, Xabier Orbegozo 'Arria V' eta Xabier Zaldua 'Gurrutxazpi'ren arteko apustua ikusteko. Hondarribian bizi den Orbegozo errezildarrak irabazi zuen, 6 minutu eta 36 segundu azkarragoa izan baitzen 20 kanaerdikoak moztu eta zezen plazari egin beharreko 80 bueltak egiten.