Erabakitze eskubidea ere azokan

Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko abenduaren 21a

Gure Esku Dago egitasmoko kideek eskuorriak banatu dizkiete herritarrei, eta azoka berezian ere postutxoa jarri dute.

Joan den astean Tolosaldeko musikari, kazetari, kirolari nahiz eragileetako kideek erabakitzeko eskubidearen aldeko argazki erraldoia atera zuten Zerkausiko terrazan. Gaur, herritarrei egitasmoaren berri emateko postua jarri dute Tolosako Gabonetako azoka berezian, eta argazkia ikusgai izan da.

Euskal Herriaren etorkizuna herritarrek erabakitzeko aldarria aurrera darama Gure Esku Dago izeneko ekimenak, eta "sentsibilitate politiko guztietako kideak" ari dira lanean. Horrela, datorren ekainaren 8an Durangotik Iruñera giza-kate erraldoia egitea da jomuga nagusia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!