Enpresen eraberritzerako gakoak, InnovaBizzia jardunaldietan

Itzea Urkizu 2013ko abenduaren 5a

Abenduaren 16an izango da saioa, Tolosan, eta oraindik ere zabalik dago izen ematea.

 

Enpresen topaketa izango da, datorren abenduaren 16an, Tolosako Topic zentroko aretoan. InnovaBizzia 2013 izenburupean, zuzendarien, profesionalen, enpresarien eta ekintzaileen arteko elkargunea osatuko dute eta, besteak beste, enpresen berrikuntza eta eraldaketak indartzeko gako interesgarriak izango dituzte hizpide.

Egitasmoa Bizzia enpresak antolatu du, eta aditu talde baten esperientziaz hornituko dute jardunaldia. «Azken batean, pertsonei eta erakundeei etorkizuna eraikitzen laguntzeko abiapuntu bat da enpresa-kultura kohesionatzea», dio Bizziako Gemma Zelaiak.

Horrela, beraz, jardunaldiaren hasieran Egograma bat banatuko diete parte-hartzaileei, norberak nola jokatzen duen ikusteko. Ondoren, Matti Hemmi izango da hizlarietako bat, eta Amets egitera ausartzen zara? saioa eskainiko du; InKNOWation-eko sortzailea da bera. Bigarren hizlaria, berriz, Josu Feijoo ingeniaria eta astronauta izango da; espaziora joan zen lehenengo diabetikoaren istorioa da berea, eta bizipen horietatik ariko da hizketan.

Enpresa munduko beldurrak era praktikoan kudeatzen laguntzea helburu nagusitzat duten jardunaldi hauetan edonork parte har dezake, eta izen ematea zabalik dago oraindik. www.bizzia.netwebgunean dago informazio zehatza, prezio eta ordutegiekin, eta izen ematea info@bizzia.net helbidean egin behar da. Aipatzekoa da, saioa 18:15ean hasiko da, eta 21:00ak arte ariko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!